País Vasco: Uberka askatu
País Vasco: Uberka askatu

Joan den asteartean Uberka Bravo gazte irundarra atxilotua izan zen Hendaian. Irailaren bukaeran emandako Askapenaren kontrako sarekadan kokatzen da bere atxiloketa. Gertaera honen aurrean Irungo elkarte eta eragile desberdinek hurrengo adierazpena egiten dugu:

Sobera ezagutzen dugu Uberka eta bere zeregina Irungo hainbat elkarteetan. Lakaxita gaztetxeko kide izan da urte askoz eta bere lana ezinbestekoa izan da Gaztetxeak aurrera eraman dituen hainbat proiekto bultzatzeko. Adiskidetuak elkarte kultur anitzan ere aritu da lanean Uberka, herrien eta jatorri ezberdinetako jendearen arteko harremana hobetzen saiatzen. Antxeta irratian kolaboratu du Antxetamina, gazte mugimenduaren irratsaioan edota Azken gaua, munduko egoera zein gatazka ezberdinak gure eskualdera hurbiltzen zituen irratsaioa ekoizten. Haurrentzako zein helduentzako irrati tailerrak ematen ere ibili da.

Urte asko daramatza beraz Uberkak, gure eskualdeko errealitatea hobetzeko eta herrien arteko ezagutza bultzatzeko lanean.

Uberka eta atxilotutako Askapenako beste kideak ez dira terroristak, internazionalistak baizik. Euskal Herriak bizi duen gatazka munduan ezagutzera ematea eta hemen, Euskal Herrian, beste herrialdeen egoerak zein borrokak ezagutzera ematea da beraien lana. “Izan zaitez gai, mundu zabalean ematen den edozein injustizia, bihotz bihotzez sentitzen. Hau da iraultzaile baten ezaugarri garrantzitsuena.” Honela dio, Ernesto “Che” Guevara-k egindako adierazpena, eta gogoz betetzen dute irizpide hau Askapenako lagunak. Honen adibide da, iaz Irungo Askapenak beste eragile batzuekin batera antolatutako manifestazioa Palestinar herriari elkartasuna adierazteko Guzti honengatik, adierazpen honen sinatzaileek, Uberka zein Askapenako beste kideak askatzea exijitzen dugu eta ostiral honetan, 20.00tatik aurrera, Irungo Askapenak deitutako manifestaziora deitzen dugu eskualdeko biztanleria.

UBERKA ETA ASKAPENAKO BESTE KIDEAK ASKATU!
INTERNAZIONALISMOA EZ DA DELITUA!

Lakaxita Gaztetxea
Irungo Bilgune Feminista
Irungo AHT-aren kontrako taldea